miércoles, 6 de junio de 2012

IRAGARKIA

Iragarki hau hirugarren adineko pertsonentzat egina dago, ohartu daitezen beraiek ere garrantzia handia dutela gure sozietatean nahiz eta jende asko ez konturatu haien ondotik joaten diren arte. Iragarki honekin hirugarren adinekoak ondo zaindu behar ditugula konturatu naiz eta batzuetan nahiz eta oso pisutsuak iruditu, beraiekin ahal dugun denbora gehien egon behar garela adierazteko egin dugu iragarkia. Oso gustora sentitu naiz honekin asko ikasi dudalako eta hirugarren adinekoei hobeto ezagutzeko aukera eduki dudalako. Bideo hau egin behar nuenean nire aitona- amonekin hitz egin nuen interesa nuelako zer nolako iragarkiak ikustea gustatuko litzaiekeen, eta horrela haien atentzioa deitzeko. Denbora honetan beraiekin egon naiz eta oso gustura sentitu naiz hitz egiteko gai interesgarri bat aurkitu bait nuen.
 

martes, 29 de mayo de 2012

ELKARRIZKETA


 Bideo honetan hirugarren adineko gizon bateri Benta Berriko plaza batean elkarrizketatzen azaltzen gara.
Elkarrizketa nori eta nun egiteko arazo handiak izan genituen baina bertatik ikasi duguna da, talde lanean 
aritzea askoz ere errazagoa dela bakarka lan egitea baino, zeren horrela galderak asmatzerakoan edo nori eta nun egin elkarrizketa pentsatzerakoan, ideia gehiago lortzen dira eta besteen ideietatik ere beti dago zehozer  ikasteko.Esan beharra dago, hirugarren adinekoekin lan bat egiteak bere alde honak badituela, esaterako bere haurtzaroari buruz hitz egiten duenean anekdota asko kontatzen dituzte eta bertan ikusten da, oraingo bizimoduak ez duela zerikusirik lehengoarekin.Baita ere, hirugarren pertsonei elkarrizketa bat egitea,beraien oroitzapenez oroitzeak eta bizitako egoerataz gogoratzeak egiten die. Gainera denak presaka bizi garen bizitza  honetan beraiek direla  bakarrik lasaitasunez hartuta erantzungo luketenak elkarrizketa hauetako batean. 
Eta guri erakusten digutena da jende berria ezagutzeak alde oso onak dituela gauza berriak ikasteko.



jueves, 24 de mayo de 2012

BALIABIDE ZERRENDA


Bertan aldizkaritza ikasgaiean egindako baliabide zerrenda bat azaltzen da. Lan honek zenbait gauza erakusten dizkigu, esaterako guk uste baino laguntza handiagoa dugu gizartean adibidez badaudela helduentzako zenbait institutu, beraien garaian ezin izan bazuten ikasi, beste aukera bat emateko. Baita ere ekintza desberdin ugari daudela adin guztietarako eta gure bizitzan zehar abentura onak izateko. Honek erakutsi digu nahiz eta interneten informazio ugari edo gehiegi egon, informazio horietako asko gezurrak izan daitezkela eta ez dela beti sinistu behar bertan agertzen diren gauza guztietaz. Baliabide zerrenda honetan esaterako, argi ikusten da aldizkari espezializati ugari daudela mota askotarikoak eta gauza berriak  irakurtzeak abantaila handiak ekar ditzazkeela iruditzen zait. Batez ere, gauza berriak irakurtzerakoan zure ingurukoei laguntza hobea emateko aukera izango dugulako. Beste aldetik, hirugarren adinekoentzat bideratuta dago zeren uste dugu iñoiz ez dela berandu gauza berriak ikasteko. 


Helduentzako institutuak


Proiektu zehatzak


Erakundeak


Baliabide ezberdinak


Ekintza posibleak


Aldizkari espezializatuak




INKESTA


Inkesta hau egitea ez da batere zaila izan zeren oso gustuko dugu gu baino txikiagoei galderak egitea eta horrela haiek ere entretenitzea. Elkarrizketa hau grabatzeko arazo txiki batzuk eduki genituen irakasle askok ezezkoa eman zigutelako beraien ikasleak ateratzeko orduan. Gainera geletara joateko garaian galdetzen genuen ea norbaitek nahiko zuen elkarrizketan parte hartu baina ikasleriaren gehiengoak ezezkoa ematen zuen eta azkenik guk aukeratu behar izaten genuen nor aterako zen, eta ez ginen oso ondo sentitzen behartuak ikusten genituelako baina bagenekien elkarrizketa egiteko orduan gustura egongo zirela. Honekin ezagutzen ez nuen jendea ezagutzeko aukera izan dut eta ezagutzen nituenak sakonago ezagutzeko aukera eduki dut.


Galderak:

1.- Ba al dago 30 urte bete baino lehen egin nahiko zenukeen zeozer?

2.- Zer oparituko zenioke zure neska/mutil lagunari denbora asko daramazuela eta opari espeziala izateko?

3.- Zer izan nahiko zenuke haundia izatean?

4.- Imajinatu etxean bakarrik zaudela zure gelan masturbatzen. Zer egingo zenuke zure ama etxera itzuli eta zure gelara sartuko balitz?

Erantzunak:

D.B.H. 1-A 

  Gorka Soto:

1.- Futbolari famatuekin Camp Now-ean jolastu.
2.- Ameriketara bidaia bat.
3.- Arkitektoa izatea gustatuko litzaidake.
4.-Arropaz aldatzen nengoela esango nioke.





Julia Santa Catalina:

1.- Australiara joan nahiko nuke.
2.- Erloju garesti bat.
3.- Abogatua izan nahi det.
4.- Erositako arropa berria probatzen ari nintzela esango nieke.



 

Aitor Arotzena:

1.- Futbolari batekin hitzegin.
2.- Lore sorta bat eta bonboi kaxa.
3.- Kiroletako kazetaria.
4.- Isilik geldituko nintzateke.



D.B.H. 1-D

Helene Vaqueriza:

1.- Famatu batekin ezkondu nahiko nuke.
2.- Bidai erromantiko bat.
3.- Andereinoa.
4.- Shook eran geldituko nintzateke eta isil-isilik.


 Jon Ander Almandoz:

1.- New Yorkera joan naiko nuke edo futbolaria famatu batekin egon.
2.- Etxe handi bat oparituko nioke.
3.- Futbolaria.
4.- Arropaz aldatzen ari nintzela.


 

Rocio Reyes:

1.- Yate batean Hawaiira joan eta bertan ezkondu.
2.- Zaldi bat, niri asko gustatuko litzaidakelako.
3.- Zaldien albaitaria.
4.- Joateko esango nieke eta atea itxiko nuke.



D.B.H. 1-G

Odei Amiano:
1.- Urrezko baloia irabazi nahi dut.
2.- Bonboiak.
3.- Futboleko entrenatzaile profesionala.
4.- Nahigabe izan dela esango nuke.



Beñat Saldias:

1.- Messi ezagutu nahiko nuke.
2.- Lore sorta haundi eta polit bat.
3.- Futbolaria.
4.- Etxera sartzen daudela entzutean azkar azkar atea pestilloarekin itxiko nuke.



Sergio Irizar:

1.- Las Vegasera joan nahi det.
2.- Nirekin ezkontzea eskatuko nioke.
3.- Astronauta izan nahi dut eta ilargian nire gauzak egin.
4.- Probatzeko zela eta ez nuela berriro ezer egingo esango nieke.

 

Nerea Irastorza:

1.- Estatu Batuetara joan nahiko nuke.
2.- Erloju bat erosiko nioke.
3.- Medikua izan nahi dut.
4.-Atea itxiko nuke.




Elene Vazquez:

1.- Leku polit batera eramango nuke.
2.-Jatetxe erromantiko batera eramango nuke, afaltzera.
3.- Pelukera, eskubaloi jokalaria eta futbolaria izan nahiko nuke.
4.- Atea itxiko nuke, lotxatuta.








KARTELA

Kartel hau nahi duenari ur azpiko mundu zoragarria ezagutzeko bidaia bati buruz hitz egiten du mediterraneoko itsasoan zehar. Gu bizi garen munduaz aparte, uretako mundua ezagutzeko aukera paregabea eskeintzen du, eta kartel hau idatzi dut nik oso gustuko dudalako arrainekin igeri egitea eta itsasazpiko paisaiak exploratzea. Heldu zein gazteei aukera hau ematea oso polita iruditzen zait, honela asko ikasten delako ur azpiko gauzen gan eta jakinarazten dugulako nola bizitzen diren arrain eta itsas animaliak hemengo kutsadura guztiarekin eta konturatu behar garela mundu hori ere oso garrantzitsua dela guztion osasunarentzat guk arrain eta itsas-animalia horietatik elikatzen garelako. Honekin asko ikasi dut itsasazpiko paradisu honetaz eta oso pozik nago interesgarria delako benetan.  

ALBISTEA


Natura ondo zaindu behar dugu eta arrazoi honengatik egin dut honako albiste eder hau, kontuan eduki behar dugulako haiek ere landareak izan arren bizidunak direla eta gure akatsengatik galtzen ari garen edertasun bat dela. Albiste honekin adierazi nahi dut, edozein lekutan landare izugarri baliotsuak aurki ditzazkegula eta landareak ere balio handikoak direla gure osasunerako eta munduan dena ez dela teknologiaren menpe egon behar gaixotasun edo beste edozer gauza sendatu ahal izateko. Oso arraroa izan arren ere umeen baloreari buruz hitz egiten du honek, haiek aurkitu zutelako landare baliotsu eta miragarri hori, gure bizitzak aldatzeko balioko digun landarea.


Maddi Jauregi Donostia
LANDARE BERRI BAT AURKITU DUTE URUMEA IBAIAREN BAZTERRETAN
Larroses Magnificus” izeneko landare berri bat azaldu da aste honetan, Donostiako Urumea ibaiaren bazterretan.
Aste honetan zehar komunikabideetan entzun den gauza bakarra “Larroses Magnificus” landare berriaren sorrera izan da. Donostiako Urumea ibaiaren ertzean zebiltzan Donostiako unibertsitate bateko neska-mutil gazte batzuk izan ziren landare berria aurkitu zutenak.
Larroses Magnificus” forma arraroko landarea izan arren,gainean dituen loreen koloreak oso politak dira. Beheko aldea, hau da, zuztarraren kolorea berde argi-argi bat da, erdialdean berde iluna du eta lorea, urdin argiaren eta morearen nahasketaz dago osatuta. Txiki samarrak dira bere loreak, eta nahiz eta Urumea ibai osoa landare horretaz inguratuta egon, zenbait ikerlari jada ari dira landarea ikertzen zer egin behar duten landarea ez desagertzeko eta kalitate honekoa izateko.
Landare hau zenbait zientzialariren ustez oso berezia, harrigarria zein garrantzitsua izan daiteke zeren eta badirudienez landare honen barruan, zenbait likido ezberdin daude eta hauek, kantzerra eta beste zenbait gaixotasun sendatu omen dituzte. Horregatik, mundu osoan ari da jende
guztia Donostiara etortzen. “Larroses Magnificus” landarea.
Neska-mutil gazte horiek, Urumea ibaiari buruz lan garrantzitsu bat egin behar zutenez, Urumeara joan ziren bertako gauzei ikerketak egitera. Baina halako batean, “Larroses Magnificus” landarea ikusi zutenean, konturatu ziren Urumea ibai osoa landare horretaz zegoela inguratuta eta oso arraroa zela, baina inork ez zuenez ezagutzen horrelako landarerik, Donostiako ikerlaririk hoberenei deitu zieten abisua emateko.
Behin ikerlariek landarea ikertu eta munduko ikerlaririk hoberenekin batera hitz egin eta gero, konturatu ziren mundu osoko landarerik garrantzitsuena izan zitekeela gaixotasun ugari eta larriak senda ahal dituelako eta Donostian bakarrik topatzen zela.
Gazte horiei esker, seguruenik milaka pertsonen bizia salbatuko direlakoan dago mundu osoa, horregatik Donostiako udaletxean elkartuko dira mundu osoko presidenteak hemendik bi hilabeteetara, 2012ko martxoaren 7an, neska-gazte horiei esker onak emateko, benetan zoriontzeko eta albiste on hori ospatzeko.
Aste honetan zehar, jada etorri dira jende asko bat munduko zenbait herrialdeetatik esaterako, bai Txina, bai Amerika eta baita Afrikatik ere landare sakratua ikustera eta neska-mutil gazte horiei eskerrak ematera.
Jende guztia ilusio handiarekin dago gertatutakoarengatik eta horregatik den denak ahal duten azkarren ari dira Donostiara etortzen hegazkinez. Jende askok oraindik ez du sinisten nolatan ahalko dituen hain tamaina txikiko landare horrek, gaixotasun larriekin dauden pertsonen bizitzak salbatu.